Martxoaren 8a izanik, Halabedi irratiko Igor Goikoleak gazte feministen Negeak eta Guet taldeetako kideekin hitz egin du, feminismoaren aurrera begirako erronkez. Komunikazioaren atalera Marijo Deogracias batu da eta Spotify plataformak podcastak ekoizten eta hedatzen hasteko asmoari tiraka, irrati kontsumoaz hausnartu dugu. Amaitzeko, kale izendegiko genero desorekazk Hektor Ortegak Info7 irratian esandakoak eta Estitxu Roblesen izena eramango duen kaleaz Nahia Roblesek Euskal Irratietan esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.