Aramaioko gainbarruko erripa eta arroetan ikusten dituenak komunitate indigenek nola izendatuko lituzketen azaldu du. Garabidek sustatutako 'Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak' aditu tituluagatik etorri ziren komunitate indigenetako lagunez oroitu baita. Hasteko, maia yukatekoentzat 'sáastal' den goiztiria ikusten du Abarrategik. Eguna zabaldu ondoren, harizti batean haur guaraniek 'apereá apereá' deituko lieketen katagorri jostariak agertzen omen dira. ume guaraniak katagorri jostariari. Aimarentzat 'inti' sakratua den gaztainondo sail bat ere ikusten da Abarrategiren etxeko leihotik. Baita kaqchikelez 'sutz’' diren hodeiak ere.