Hilekoaren tabu interesatua, Amaiurko gaztelua eta Matadeiko antzerki jardunaldiak

Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu da gaurko irratien tartera eta Sakanako albisteak ekarri dizkigu. Ondoren, Miren Azkarate eta Sonia Gonzalez batu dira tertuliara eta hilekoaz eraikitako tabuaz hitz egin dugu, baita farmazia industriaren negozio interesez ere.

Audio_placeholder

Hilekoaren tabu interesatua, Amaiurko gaztelua eta Matadeiko antzerki jardunaldiak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Oiartzun irratiko Mirari Martairenak Suberri Matelo Aranzadiko kideari elkarrizketa egin dio Iruñeko Kondestable jauregian ikusgai dagoen 'Amaiur- Azken gaztelua' erakusketaz. Josu Amezagak Info7 irratian EiTBren eredua berritzeaz esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Sormenaren tartean, Iñigo Aranbarrirekin hitz egin dugu igandean hasiko diren Azkoitiko Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldiez.