Euskal Elkargoari begira jarriko gara gaur Kale Gorrianen

Gaur, urtarrilak 23, egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da. Erakundeak hiru atal berezitu izango ditu: 233 kideko elkargo kontseilua, 69 kidek osatutako batzorde iraunkorra eta 25 kideko batzorde eragilea. Gaurko bileran lehendakaria nor izango den erabakiko dute, Jean Rene Etchegaray  faborito izanik. Gaur osatuko den Euskal Elkargoaren garrantziaz jabetuta, KaleGorrian berezia izanen da gaurkoa. 

Gobernantzari dagokionez, hiru egitura nagusi izango ditu Euskal Elkargoak. ©Isabelle MIQUELESTORENA
Gobernantzari dagokionez, hiru egitura nagusi izango ditu Euskal Elkargoak. ©Isabelle MIQUELESTORENA

Egingo dugun saioan, gurekin izango ditugu:

Kotte Ezenarro (PS)  eta Alain Hiriarte hautetsiak, mahai-inguru berezia egingo dugu, gazteleraz,  Maite Ubiria, Ramon Zallo eta Jurdan Arretxerekin, eta ondoren, Ipar Euskal Herriko egoera ederki ezagutzen duten kazetariak gonbidatu ditugu, Arantxa Manterola (GARA-Baiona) eta Pantxika Arranbide (Euskal Irratiak). 

Ondoren hainbat eragileren iritziak bilduko ditugu, gurekin izango dira Mixel Berokoirigoien (Laborantxa Ganbara), Jakes Bortairu (Batera),  Anita Lopepe (EHBai), Eñaut Aramendi (LAB), Aitor Servier (Aitzina) eta Ur Gorostiaga (Seaska).

Kulturgintzan itzal handikoak diren Amets Arzallus (bertsolaria) eta Ximun Fuchs (antzerki zuzendaria) ere gurean izango ditugu.