"Hitzak hiztegitik kentzea ez da errealitatea aldatzea, existentzia erabilerak ematen du"

2012an, Diccionario Larousseko arduradunak gutun bat jaso omen zuen Marcelo Golandek izenpetuta. Gutun horretan idatzitakoari aipamena egin dio Elhuyarreko hiztegigintza-zerbitzuetako kide Antton Gurrutxagak.

Audio_placeholder

"Hitzak hiztegitik kentzea ez da errealitatea aldatzea, existentzia erabilerak ematen du"

Loading player...
Antton Gurrutxaga
Antton Gurrutxaga

Baita Comunidad Judía de España erakundeak zein Espainiako Consejo Estatal del Pueblo Gitanok RAEri egindako kritikei ere. Hizkuntza baztertzailearen gaztelaniazko bi adibide jarri baditu ere, euskarak ere ba omen ditu halakoak. Hiztegian diskriminatzaileak diren hitzekin zer egin behar ote den galdetuta, hitzak ezin direla zentsuratu nabarmendu du Gurrutxagak, hobe omen da erabilera oharrak zehaztea. Hargatik, Elhuyarren hizkuntza baztertzaileaz plana abiatuko dutela nabarmendu du.