"2017a izan dadila indarrak batu, daukaguna zaindu eta konpromisoak hartzeko urtea"

Euskarak egun gorenenak abenduan bizi izaten dituela uste du AEK-ko Mertxe Mugikak, eta abenduaren 17an Donostian aurkeztuko den Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloari heldu dio.

Audio_placeholder

"2017a izan dadila indarrak batu, daukaguna zaindu eta konpromisoak hartzeko urtea"

Loading player...
mugika
mugika

Abendua hilabete distiratsua izanagatik, eta Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena eragile askok adostu eta sinatu duten arren, oraindik elkarlanean aurrera egin beharra dagoela uste du. Besteak beste, euskaraz bizitzeko nahiak eta grinak batzen omen dituelako Arrigorriaga, Egia, Hernani edo Lasarte-Oriako herritarrak.