Artzelusek uste du zenbait euskalduni ere gauza bera gertatu zaiela euskararekin. Hizkuntza komunikatzeko tresna natural gisa ulertu ordez, euren euskalduntasuna esajeratzen dutela. Hargatik, erradikaltasuna zerbait arriskutsua iruditzen zaio Artzelusi, baina zalantza du tolerante eta moderatu izanda euskara salba ote daitekeen. Erdibidea topatzeko funtsa TELP tailerretan dagoela uste du, nor bere buruarekin koherente izateko aukera ematen dutelako.