Garaikideenak ditu freskoen: Kontseiluak sustatutako 'Euskaraz bizi nahi dut', aurtengo Durangoko azokako 'Bizitzekoa da', azken Korrikaren 'Euskahaldun' eta datorrenarena, 20. Korrikaren 'Bat, zuk: batzuk'… Lema historiko zenbair ere iltzatuta ditu buruan. Beraz, uste du ezin dela ukatu euskaldunak abilak garela lemak sortzen, bereziki abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Hargatik, azken urteetan gero eta oihartzun handiagoa lortu duen 'Euskarak 365 egun' da Pedruzoren gogokoena. Aurten lema borobildu da: 'Euskarak 365 egun pauso bat aurrera'. 2016ko euskararen eguna igaro da eta 2017koa heldu aurretik dauden egunetan egin beharrekoari heldu dio Pedruzok: "365 egun konpromiso urratsak emateko, euskaldun pasibo izatetik aktibo izatera jauzi egiteko, euskararen egunean horren ozen eta harro aldarrikatzen dugun hori norberaren egunerokora ekartzeko".