Inork ez du jartzen Durangoko Azokak eragiten duen fenomenoa euskal gizartean. Eta Durangoko herrian, zein ondorio du azokak? Nola bizi dute azoka bertan denda eta tabernek? Asko aldatu al da giroa azken urteetan? Hobera edo okerrera? Galdera horiek guztiak egin dizkiegu Gozatu merkatari elkarteko Karmele Elexpe eta Plateruenako Eneko Barberenari. Besteak beste aitortu digute, orain, jendeak erabaki egiten duela Durangora noiz etorri eta noiz parrada egin, dela urte batzuk ez zela horrela.