Gaur Kalegorrian Durangoko Azokatik ZUZENEAN

Gaur Kalegorrian saioa Durangoko azokatik egingo dugu, Landakotik. Segidan duzue prestatu duguna eta gure txokotik igaroko diren gonbidatuen zerrenda:

Durangoko Azoka
Durangoko Azoka

08:00 Gerediaga Elkartea. Nerea Mujika lehendakariarekin hitz egingo dugu aurtengo edizioaren xehetasunak eta azokaren helburu eta erronkez hitz egiteko.


08:30 Durangoko tabernari eta dendariak batuko zaizkigu. Durangoko azoka gertakizun handia da Durangoko herriarentzat, ekarpen ekonomikoa ere bada bertako hostalaritzarentzat. Arlo hori landuko dugu Gozatu merkatari elkarteko Karmele Elexpe eta Plateruenako Eneko Barberenarekin.


09:00 Helduentzako tailerrak. Aurtengo edizioko nobedadeetako bat da euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak egingo direla lehen egunean, ikasle egunean. Horietako bati erreparatuko diogu, bikoizketa tailerrean parte hartuko duten hiru lagunekin hitz egingo dugu: Loinaz Jauregi bikoizketa profesionala eta tailerra emango duen irakaslea, Patricia Moreno euskara ikaslea Miranda de Ebron, eta honen euskara irakasle Juan Karlos Azkarreta.


09:15 Anjel Valdes. Elkarreko musika arduradunarekin hitz egingo dugu Elkarren aurtengo nobedadeez eta azokaz.


09:30 Fidel Castro Txalaparta. Izen bat nagusitzen ari da egun hauetan baita gurean ere, Fidel Castro. Hari buruzko liburu mordo bat kaleratuak ditu Txalapartak, horiei begira jarriko gara Mikel Sotorekin. Txalapartaren aurtengo nobedadeak ere ekarriko dizkigu.


10:00 Tertulia guneetako arduradunekin. Landakoz gain beste hainbat gune ere baditu Durangoko azokak, azken urteetako bilakaeraren isla dira hauek. Gune horietako arduradunekin hitz egingo dugu azokaren garapenaz eta erronkez. Lutxo Egia (Ahotsenea), Anartz Bilbao (Gogoetaren plaza), Gorka Julio (K@bia), Itziar Elias (Szenatokia).


10:45 Bonberenea. Musikaren arloan erreferentea da Tolosako gaztetxea, 19. urteurrena beteko duena laister. Euren musika estudio propioa dute eta bertatik hainbat lan kaleratzen dira urte osoan zehar. Euren stand propioa izango dute Durangon.


11:00 Irati Jimenez idazleak kaleratu berri duen lan hirukoitza “Gatza” “Musua” eta “Odola” aurkeztuko dizkigu. Katakrakeko Nerea Fillatek berriz, argitaletxe izateko eman berri duten urratsa azalduko digu, baita kaleratu duten lehen liburua aurkeztu ere, Angela Davisen lan berria euskaraz.


11:30 Autoekoizpenak. Autoekoizpenerako bidea hartzen dutenak gero eta gehiago dira. Horietako zenbait musikari eta idazle elkartu dira standa ere konpartituko dute. Makuluken musika taldeko lagunak eta Josune Murgoitio eta Fernando Torrecilla idazleekin hitz egingo dugu.


11:50 Willis Drummond. Taldeak kaleratu berri duen Tabula rasa lana aurkeztuko digu.


12:30 Xabier Solano & Huntza. Bi trikitalari belaunaldi elkartuko ditugu eta agurtzeko zenbait kantu ere joko dizkigute Huntza taldekoek.