Besteak beste, erreferentzia egin dio horrela Euskararen Nazioarteko Egunari. Aurten herriz herriko euskaltzaleen topaguneek pauso kualitatibo bat eman dute biharko egunaren harira, sarri aipatzen den biribilgunetik irteteko pausoa. Nork bere abiapuntua duenez, egin beharreko urratsak ere ez dira berdinak denen kasuan, baina bakoitzak bere arduratik joka dezakeen funtzioa jokatzeari garrantzitsua deritzo Martinez de Lagosek.