Baita euskara arbasoena denaren mitoa ere, euskarak, izatekotan, ondorengoena izan behar duela uste du Rodriguezek. Euskara baserrikoa dela uste duten horiei, berriz, euskara asfalto eremukoa ere badela nabarmendu die. Euskalgintza modu sortzaileagoan eta kritikoagoan bizi behar genukeela iruditzen zaio, esaten dugunetik egiten dugunera dagoen tartea ezabatzen dihardugun bitartean, behintzat tartea murriztea.