Elai enpresa izan zen 1991n euskararen aldeko apustu sendoa egin zuena eta aitzindari izan zela nabarmendu du Salaberriak, 2016an 500 bat baitira euskara planen bat hasi edo garatzen ari diren lantegiak. Beraz, aitortu behar da euskarak lekua irabazi duela lan arloan, baina oraindik behar esanguratsuak daudela ohartarazi du Salaberriak. Administrazioak ezartzen dituen politikek ere zuzeneko eragina dute horretan eta ausart eta sendo jokatu beharko luke enpresekiko. Gainera, nabarmendu du hizkuntzen kudeaketa aurreratua ezinbestekoa dela nazioartean jarduteko.