Horregatik antolatu zuen Abarrak euskara elkarteak 'Zurekin euskaraz, estimu handian zaitudalako' tailerra, Gemma Sanginesen eskutik. Lasarte-Oriako 'Baietz 40 egun euskaraz' kanpaina hartu eta egokitu egin zuten Arrigorriagako 20 bat lagunek: 'Baietz 365'. Horrekin jendeak euskara erabiltzeari baietz esatea nahi dute, eta lagun kopuru horrek abenduaren 3rako hizkuntza portaera aldatzea nahi lukete.