Eta ordu batzuetara, Jon Darpon osasun sailburuak erantzun zion Narbaizari aipaturiko argazkia gezurrezkoa zela esanda. Bai, norbaitek ziria sartzeko baliatu zuen argazki hori, baina kezkatzekoa ez ote da egia izan zitekeela pentsatzea? Narbaizak uste du ohituegi gaudela erdaretatik itzulitako akastun esaldietara. Horrez gain, Osakidetzan euskarari eskaintzen zaion arreta mugatuaz kezka agertu du, kartelaren gora-behera gertatu eta gutxira, bete beharreko Osakidetzako inprimaki elebidun baten euskarazko bertsioan ere akatsak ikusi baitzituen.