Dinamikaren nondik norakoak ekarri ditu Ane Pedruzok gaurko Egin Kontura. 116 eragilek eta dozenaka lagunek egin dute bat egitasmoarekin eta lau egunez harago, aurrerantzean jarrera aldaketa bat izan daitekeela uste dute antolatzaileek. Pedruzok gogora ekarri duenez, Euskal Herrian gero eta gehiago dira Aguraingoaren antzerako dinamikak. Tokian tokiko egitasmo bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina guztiek helburu bera dutelakoan dago Pedruzo: euskaradunok euskaraz egitea.