Bihar, bigarrenez batuko dira 100 lagun baino gehiago Deban, Gasteizen eta Sarrigurenen, euskal komunitatearen erronka berriak proposatu eta martxan jartzeko. Aurrez beste herri batzuetan egindako saioetatik jasotako balorazio onak dituzte oinarri gisa, Bilbon Lutxo Egiak eta Donostian Egia auzokoek hauspotu zuten olatuaren txanpak iraungo duela uste du Martinez de Lagosek. Ezarritako helburuak inork betetzeko zain egon ordez, ahaldundu eta nork bere prozesua abian jartzeko aukera ematen baitute.