Oraindik nahikoa egin ez bada ere, urratsak egin izana aitortu du Zaratek eta nabarmendu du orain dela unea pauso gehiago emateko. Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa osatu izana nabarmendu du zentzu horretan, hizkuntza berdintasunaren alde egiteko tresna izango den protokoloa. Hizkuntza komunitateak aintzat hartu eta gizarte eragileak protagonista bihurtzeko aukera emango duena.