"Sardiniarren etxeko mintzoa mapetatik ezabatu nahian ari dira italiarrak"

Sardiniara egindako bidaiaren kronika ekarri du Ainize Madariagak Egin Kontura, Madariagaren ilobaren lagun Richi sardiniarrarekin harremanetan jarri ziren, euskalduntzen ari da eta ilobarekin duen adiskidetasunari esker, haren etxera joateko aukera izan dute Madariagak eta konpainiak.

Audio_placeholder

"Sardiniarren etxeko mintzoa mapetatik ezabatu nahian ari dira italiarrak"

Loading player...
Ainize Madariaga
Ainize Madariaga

Sorpresa hartu zuen hara joandakoan, eskualde berezia iruditu zaio Sardinia paisaia aldetik, baina hizkuntza esparrua ere aztertu du. Milioi eta erdiko biztanlegoa dago uhartean eta hiru aldiz biztanle gehiago munduan barna bizimodu hobearen bila barreiatu direnak. Sardinian bertan direnak, berriz, Italiaren eraginez arrozten ari direla iruditu zaio Madariagari, italiera baita Sardiniako hizkuntza ofizial bakarra. Hala ere, biztanleen %80k badakite sardinieraz.