Elebidunoi sarri tokatzen zaigula itzulpenen bat egitea uste du Saroi Jauregik, Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia saileko komunikazio arduradunak. Baina argi dago itzulpenak egiteko ez dela nahikoa bi hizkuntza jakitea, jatorrizkoa ongi jakiteaz gain, helburuko hizkuntza oso ongi menperatzea beharrezkoa baita.