"Hezkuntza da arabarron euskalduntze tresna, orain, erabilerarena irudikatu behar da"

Beti izan omen du gustuko 'erronka' hitza Naroa Cuestak. Helburu bat zehaztu eta lortzeko egin beharrekoak biltzen dituelako hitz horrek haren ustez.

Audio_placeholder

"Hezkuntza da arabarron euskalduntze tresna, orain, erabilerarena irudikatu behar da"

Loading player...
cuesta
cuesta

Hori da, besteak beste, hiru larunbat goizetan GEU elkarteko bazkide, lagun eta Gasteizko hainbat euskaldunek egingo dutena: euskarak Gasteizen dituen erronkak definitu eta horiek lortu aldera garatu beharreko tresnei forma eman. Izan ere, egoera zeharo aldatu da azken hamarkadatan eta egun %19 dira euskaraz aritzeko gai eta beste %18 euskaraz ulertzeko gai. Orobat, gazteen artean hamarretik sei baino gehiago dira euskaldunak. Baina horrek galderak ere eragiten ditu: "Euskaldun bihurtzen gaitu euskara jakite hutsak?". Denek dugu zerbait esateko eta hausnarketa kolektibotik datozen ideiak jaso eta horiek abian jartzeko balibideak lortu nahi dituzte.