Laborantza eta euskalgintza batzen dituen dinamikaren indarrak izan duen gorakada nabarmendu du, baina, bereziki, aurrera egiteko duten ilusioa goraipatu du. Nafarroa hegoaldean euskarak eta euskaldunek egoera larria bizi dutela salatu du Petriatik, eta horren aurrean, euskararen normalizazioaren aldekoen artean ilusioa eta gogoa piztu izana aitortu dio Errigora proiektuari.