Agurtzane Elordui: "Gazteen hizkuntza nahastea ez da ezjakintasuna, estilo digital hibridoaren aldeko apustua da"

Azken hamarkadetan, komunikabideen panorama soziolinguistikoa erabat irauli dela iruditzen zaio Agurtzane Elorduiri, bereziki, Interneten agerpenak eraginda.

Audio_placeholder

Agurtzane Elordui: "Gazteen hizkuntza nahastea ez da ezjakintasuna, estilo digital hibridoaren aldeko apustua da"

Loading player...
Agurtzane Elordui
Agurtzane Elordui

Medio sozial deritzenak ahots eta ideologia linguistiko anitzeko bilguneak direla uste du, kaleko hizkerari atea zabaldu diotenak. Erabiltzaile gazteei erreparatu die eta nabarmendu du gazteen hizkuntza ideologian ez dagoela funtzio guztietarako hizkuntza on bakarrik. Elorduiren arabera, bizitasuna da gazteek prestigioarekin lotzen dutena, eta, beraz, tokiko hizkerak hobesten dituzte. Idatzi formalerako balio die batuak, baina medio digitalerako aldaera dinamiko eta biziak tokian tokiko hizkerek eskaintzen dizkiete. Baina translokalizazioak ere eragin diela uste du, eta interneten testuinguruan geroz eta arruntagoa dela frantsesa, gaztelania edo ingelesarekin nahastea euskara. Eta ez da hizkuntza gaitasunik ez dutelako, estilo jakin baterako hautu kontzientea egiten dutelako, baizik, Elorduiren arabera.