Berak ingelesarekin du etengabeko borroka. Baina hori utzita, ikasturte honen hasieran aspaldi buruan zuen ideiari heldu dio. Euskarazko laugarren perfila ateratzeko euskaltegian izena eman du, baina azkenean ez da matrikulatu, ikastaroa egiteak eragingo liokeen inbertsio ekonomikoagatik. Hauteskunde kanpainak iraun artean, alderdiek euskararen bueltan hedatutako mezuak errepasatu ditu, baina euskara maila bere horretan mantentzea erabaki izanagatik inkoherente sentitzen dela nabarmendu du. Bera baita lehena ingurukoak euskara ikastera animatzen dituena. Hargatik, euskara ikasle guztiei egiten duten ahalegina aitortu eta bere miresmena helarazi die Pedruzok.