Euskararen normalizazio prozesua hasiera eta amaiera izango dituen prozesua dela iruditzen zaio, belaunaldi berriak egungo egoera berean egon ez daitezen. Eremu sozioekonomikoko eragil guztiek horretarako ekarpena egiteko ituna beharrezkoa da Gutierrezen hitzetan. Horretan lanean ari direnen eta administrazioaren arteko elkarlana ere premiazkotzat jo du, baita Euskal Herri osorako ikuspegiarekin lan egitea ere.