"Nire euskara egokituta, ez diot parekoari xibererarekin familiarizatzeko aukera ematen"

Eleaniztuna izateak dituen abantailei heldu die Argitxu Camusek gaurkoan. Ikerketen arabera, hizkuntza hainbat menperatzeak malgutasun mentala ematen du.

Audio_placeholder

"Nire euskara egokituta, ez diot parekoari xibererarekin familiarizatzeko aukera ematen"

Loading player...
Argitxu Camus
Argitxu Camus

Horri lotuta, Xiberutik kanpo lan egin, ikasi edo irten behar izan dutenak malguak direla uste du Camusek, parekoarekin hitz egiteko etengabe egokitzen dutelako euren mintzaira, bestela, mintzakideek xiberera ez baitute hain erraz ulertzen. Gaizkiulertu zenbaiten adibideak azaldu ere egin ditu Camusek, zehazki, xiberutarren eta baxenabartarren artean gertatuak. Hala ere, zalantza du egokia ote den jarrera hori xiberera ezagutarazteko, hurrengo batean, akaso, xibereraz hitz egingo digula esan du.