Hauteskunde gaua Info7 irratian

Hitzordu garrantzitsua izango da igande honetakoa, eta ohi bezala Info7 irratian saio berezia egingo dugu iluntzeko zortzietatik aurrera: datu bileketa, kazetarien analisiak, politikarien adierazpenak eta Ehbildu, Podemos eta EAJko egoitzetara konexio zuzuenak.

ETB1ean egindako eztabaidan parte hartu zuten hautagaiak
ETB1ean egindako eztabaidan parte hartu zuten hautagaiak

Iluntzeko zortzietan hasiko da Oinatz Aizpuru Lopez kazetariaren eskutik Info7 irratiko hauteskunde gaua. Ondoan izango ditu irratian aspaldiko kolaboratzaile diren Iñaki Altuna eta Maite Ubiria. Datuak jakin ahala mahainguruan egingo dira analisiak, eta hainbat analisten ekarpena ere izango dugu: Gara egunkariko Iraia Oiartzabal, Berriako Gurutze Agirre, Aztikerreko Asier Etxenike, EHUko Ander Iturriotz...

EAJ, EHBildu eta Podemoseko egoitzetan gertatzen denaren berri izango duzue, bertan izango baita Info7 irratiko kazetari bana. Alderdi politikoetako ordezkarien hitzak hartuko ditugu, baita bertaratutako herritarrena ere.

Amaitzeko, wegunean etengabe berrituko ditugu datuak, eta gure berri izango duzu sare sozialetan ere. Hauteskude gaua jarraitzeko FMbidez edo interneteko emisioa jarraitzea gomendatzen dizugu, ordenagailutik edo ta mugikorrentzako disenaitutako APPtik.