Estiñe Astorkia: "Aldaketa esanguratsuetarako deserosotasunetik pasatu behar da"

Hauteskunde kanpainako paneletan ikus daitezkeen alderdien karteletako leloei erreparatu die Estiñe Astorkiak eta zalantza egin du noren edo zeren zerbitzura egiten ote duten lan alderdiek. Pertsonen zerbitzura egitekotan, pertsona haien hizkuntza kontuan izango ote luketen ere galdetu dio bere buruari.

Audio_placeholder

Estiñe Astorkia: "Aldaketa esanguratsuetarako deserosotasunetik pasatu behar da"

Loading player...
Astorkia
Astorkia

Izan ere, egungo egoera soziolinguistikoarentzako garapenik ez ote duten aurreikusten ere iruditzen zaio, gauza bat esan eta beste bat egiten dutela, alegia. Administrazio publikoak herritarren zerbitzura egokituta egon behar lukeelakoan dago Astorkia, eta euskaldunon kasuan, gure zerbitzura lan egiteko euskaraz lan egin beharko lukete bertako langileek.