Leire Narbaiza: "Lehendakarigaiek ez diezagutela barre egin, euskara maila duina exijitu behar diegu"

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren azken astean murgildu garen honetan, euskarari PSEkoek bideo formatoan eraso egin diotela uste du Leire Narbaizak. Haren ustez, ordea, ETB1ean izandako hautagaien arteko debatean ere euskara izan zen galtzailea, euretako zenbaitek zuten euskara maila kaskarragatik.

Audio_placeholder

Leire Narbaiza: "Lehendakarigaiek ez diezagutela barre egin, euskara maila duina exijitu behar diegu"

Loading player...
narbaiza
narbaiza

Narbaizaren hitzetan, txantxa giroa nagusitu zen "astakeria gramatikal haien aurrean", baina txiolari batek gaztelaniaz esandakoari heldu dio: "Es muy feo meterse con el nivel de euskara de un candidato que hace el esfuerzo de debatir y expresarse en euskara". Baina Narbaizaren iritziz, euren ideiak azaltzeko hitza darabiltenek euskara maila hobetzeko ezer ez egitea larria da.