Manex Agirrek ere horri heldu dio euskararekin intolerantziaz hausnartzeko. Agirreren ustez, beste testuinguru batzuetan gehitxo aipatzen den hizkuntza-maila eskasa nahitaez aipatu beharra baitago debatea aztertzerako orduan. Ez du oker ulertzerik nahi, eta ez deritzo ondo euskalduntze prozesuan murgilduta daudenei zuzentzen aritzen direnek sentitzen duten plazerrari. Baina debatean parte hartu zutenak lehendakaritzarako hautagaiak direla kontuan izanda, jendea konbentzitu behar dutenez, debate bat hizkuntzaren erabilera okerragatik galtzen badute, hautagaiaren errua delako Agirreren ustez, ez hizkuntzarena.