Gaztelania bazter utzi eta hilabetez euskaraz bizitzeko ahalegina egin zuen Egiak, eta oihartzun handia izan zuen. Petriatik horren jarraian ekarri du gogora hainbat herritan euskara hutsez bizitzeko egindako dinamikak. Egian eta Añorgan hainbat lagunek sustatu dituztenak zein Donostiako Piraten 'Hartu txanpa' ekarri ditu gogora. Baita Lasarte-Oriakoen urriko 'Baietz 40 egunez euskaraz' edo Agurainen azaroan egingo duten ekinaldia ere. Inguru guztietan euskaraz egiteko ahalegin hori goraipatu du Petriatik, norbanako edo kolektibo gisa erdietsitako lorpen txiki bakoitza urrats handia iruditzen baitzaio.