Hizkuntzaren arloan ere hala ote da? Katalunian pasatu dute oporraldia eta eguzkiaren indarrak baino, katalanek euren hizkuntzari eusteko duten prestutasunak harritu du, hainbat lekutan lehen hitza gaztelaniaz egin duen arren, katalanez erantzun diotelako. Gustatuko litzaioke euskararen kasuan ere hiztunok konpromiso bera izatea.