Haren ustez, hauteskunde programak tentuz irakurtzeaz gain, ona litzateke alderdi politikoek aurreko legealdietarako agindu eta bete dituzten promesen arteko aldea neurtzea. Martinez de Lagosek argi du kanpainak iraun artean alderdi eta hautagaiak euskaltzaleago agertuko direla, baina datozen lau urteetan egingo dutena dagoela jokoan iruditzen zaio. Hauteskunde kanpainako mezu potoloak baino zirrara gehiago sortzen diote hainbat herritako ahalduntze ariketek, Aguraingo eta Lasarte-Oriako adibideak jarri ditu.