Rober Gutierrez: "Euskara oinarri duten elkarlana, negozioak eta komunitatea sustatu nahi ditugu"

Oporretatik indarberrituta eta ekintzaz beteta datorren ikasturteari ekiteko gogotsu itzuli omen dira Bai Euskarari ziurtagirikoak, hala azaldu du Rober Gutierrezek. Euren sarea indartzen ari dira, urte hasieran ekin zieten Bai Euskarari ziurtagiria duten enpresen ikuskaketari eta ebaluazioari.

Audio_placeholder

Rober Gutierrez: "Euskara oinarri duten elkarlana, negozioak eta komunitatea sustatu nahi ditugu"

Loading player...
gutierrez
gutierrez

Enpresa horiei aurrera egiten laguntzea da euren helburua, sozioekonomia arloan euskarari lekua zabaldu ahal izateko. Bestetik, azaroaren 3an egingo duten Enpresarean azokaren berri ekarri du Gutierrezek, finantziazio eta ekintzailetza aukerez zein krisiari aurre egiteko aukerez hausnartuko dute bertan. Horra begira osatzen ari diren Lansarean atariaren berri ere ekarri du eta nabarmendu du instituzioekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dutela.