H28ren aurkako esku hartzea, espetxeko maskulinitatea eta zinemaldirako proposamenak

Tolosaldeko berriak gurera ekarriz ekin diogu kurtsoko lehen Zebrabideari, eta Ataria irratiko Iñigo Terradillosek nabarmendu dizkigu euren eskualdeko zenbait albiste.

Audio_placeholder

H28ren aurkako esku hartzea, espetxeko maskulinitatea eta zinemaldirako proposamenak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, H28 aldizkari saretirikoko Joseba Larratxe 'Josevisky' marrazkilariarekin hitz egin dugu Nafarroako VII. komiki azokako antolatzaileek euren zenbait lanekin izan duten jarreraz. Eguneko adierazpenen tartean, Iruñerriko haur eskola euskaldunetako gurasoen hitzak eta Seaskako lehendakari Paxkal Indorenak izan ditugu entzungai, Info7 irratiari esker. Oier Azkarraga soziologoak espetxeetan euskal preso politikoek jasan behar duten maskulinitate ereduaz egiten ari den ikerketa azaldu digu. Amaitzeko, Donostiako Zinemaldian huts egin ezineko zenbait emanaldi ekarri dizkigu Amaia Garciak.