Argitxu Camus: "Giro euskaldunean hazi naute, naturaltasun osoz, kanpoan egoera ez zelarik hain sinple"

Euskara transmititu diotenen ohoretan hizketan estreinatu da Argitxu Camus gurean. Bereziki, aiton-amonek horretan izandako eraginari erreparatu dio. Duela zenbait hilabete amaren ama galdu zuen eta egunotan aitaren aita ari zaio itzaltzen. Haiek eta gurasoek hartutako zenbait erabakiri esker dela euskalduna uste du Camusek. Amama Zalgizekoa zuen eta aitani Onizepekoa du, xiberutarrak biak. Lehena euskaraz bizi izan zen haur denboran eta ondorengoak hala heztea erabaki zuen.

Audio_placeholder

Argitxu Camus: "Giro euskaldunean hazi naute, naturaltasun osoz, kanpoan egoera ez zelarik hain sinple"

Loading player...
Argitxu
Argitxu

Bigarrenaren kasuan, etxetik kanpo frantsesa zuten nagusi eta Camusen aitari ez zioten euskara erakutsi. Camus sortu zenean ere aitak eta aitonak eztabaidak izan zituzten, aitonak ez baitzuen uste euskarak onurarik zekarkionik. Hala ere, aitak irmo eutsi zion erabakiari eta Camusek eta beste bi ahizpek euskaraz izan dute harremana aitonarekin. Camusen ustez, hizkuntzarekiko zenbait ustek sekulako indarra dute eta tristura eragiten dio arbasoak galtzeak, hiztegi aberats bat eurekin batera joango delako.