Rural Zombies zestoarrak uda honetako oholtzetako arrakasta

Zestoarrak dira eta Donostiako Jazzaldian izan dira berriki, baita Biarritzeko eta BBKlive festibaletan ere, eta datozen asteetan hainbat kontzertu eskainiko dituzte, Euskal Herrian eta nazioartean. Musika arloan bereizitutako aldizkariek diote Rural Zombies dela aurtengo talde izarra. Donostiako estudioetara hurbildu dira gaur Julia Urreaga eta Luken Etxeberria.

Audio_placeholder

Rural Zombies zestoarrak uda honetako oholtzetako arrakasta

Loading player...
Los zestoarras Rural Zombies actuarán en el Escenario Verde, en la playa de La Zurriola.
Los zestoarras Rural Zombies actuarán en el Escenario Verde, en la playa de La Zurriola.

Euskadi Gazteko maketa lehiaketa irabazi zuen Rural Zombies taldeak eta geroztik ez dira gelditu. Julia Urreagak teklatua jotzen du eta bera da taldearen ahotsa, Zumaiako festetan erreklutatu zutela esan du irriz gurean.  Esan digute izugarria izan dela BBK festibalean jotzea, eta kontzertu txikiak edo handiak, zer nahiago duten galdetuta, Lukenek aitortu digu "leku txikiek errespetua ematen didate  orain". Elkarrizketarekin nahikoa ez baduzue, hemen JACK abestia: