"Ez dugu inoiz topatu burundanga edo eskopolamina sustantzia"

Ai Laket! elkarteak hamalau urte daramatza drogen analisia egiten eta denbora horretan ez dutela inoiz burundanga edo eskopolamina sustantzia topatu adierazi digu Unai Perez de San Roman bertako koordinatzaileak. Bolo-bolo dabil sustantzia hau azken aldian, Ibarra edota Irunen hainbat emakumek egindako salaketaren harira. Antzeko efektua droga askok eragin dezaketela esan digu Ai Laket!eko lagunak.

Audio_placeholder

"Ez dugu inoiz topatu burundanga edo eskopolamina sustantzia"

Loading player...
Burundanga edo eskopolamina aurkitzen den landarea
Burundanga edo eskopolamina aurkitzen den landarea

Perez de San Roman kritiko agertu da burundanga drogaren efetuez zabaltzen ari direnak tarteko eta ideia bat nabarmendu nahi izan du: ez da sustantzia baten arazoa, hezkuntza edo genero arazoa baizik Ibarra edota Irunen gertaturikoa.