Normaltasuna lortu edo normalitatea irauli?

Sexu askapenaren alde urratsak eman dira diskurtsoan baina eta praktikan? Zenbat Orlando txiki dago munduan eta gurean? Homofobia eta transfobia ez da iraganeko kontua eta horregatik kalera aterako dira gaur LGTBI kolektiboko kideak eta, oro ar, sexu askapenaren alde dauden herritarrak. Gurean izan ditugu Medeak taldeko Josebe Iturrioz, Gehituko Aintzane Muguruza eta Ibai Fresnedo sexu askapenerako militantea.

Audio_placeholder

Normaltasuna lortu edo normalitatea irauli?

Loading player...
Bi neska LGTBI taldeek antolatutako martxa batean. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)
Bi neska LGTBI taldeek antolatutako martxa batean. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)

Askapen prozesua aurrera eraman eta bizitzeko modu desberdinak jarri dituzte hiru lagunek mahai gainean. Gehitutik normaltasuna lortzea jarri dute helburu, Iturrioz eta Fresnedok berriz, normalitatea iraultzea. Ekainaren 28a ulertzeko moduez, borroka eta jaiaz ere hausnartu dugu baita LGTBI kolektiboak egun Euskal Herrian duen osasunaz ere.

Erreferentzia egin diogu Xabi Aizpurua Ugarte lagunak kaleratutako iritzi artikulu honi.