Espainian PPren eta bipartidismoaren garaipena nabaria izan da Sotoren esanetan. Deskonposizioak beraz jarraitzen du, eta horren aurrean "itxaroten" ezin dela geratu uste du.
EAEri dagokionez, honek udazkeneko hauteskundeak baldintztatuko dituela uste du, posizio ezberdinetatik abiatzen direlako alderdiak: "EAJ egonkortasunaren kartarekin jokatuko du. Podemosek berregituratu behar du hemengo eskaintza propioa. EH Bilduren barruan amaitu da talde terapia egiteko garaia, gizarteari zuzendu behar zaio. Ezin du nostalgian geratu, erabakiak hartu ditu, berretsi ditu eta aurrera nola eramaten duten pentsatu behar du Eh Bilduk. Orain Betikoa edo aldaketa aipatzen dute alderdiek, EH Bilduk alternatiba irudikatzen du, eta hori independnetzia da"