"Osasun arloko profesionalen formazioan txertatu behar da hizkuntzak arretan duen garrantzia"

Osasun-jardueraren zutoin sendoak bi dira, Aitor Montes familia medikuaren hitzetan.

Audio_placeholder

"Osasun arloko profesionalen formazioan txertatu behar da hizkuntzak arretan duen garrantzia"

Loading player...
Aitor Montes
Aitor Montes

Batetik, ebidentzian oinarrituriko medikuntza; bestetik, eredu biopsikosozialak abiarazi duen pazientean zentraturiko arreta. Bigarren horri dagokionez, hizkuntzak zerbitzuaren kalitatean eragiten omen du bete-betean. Eta, gainera, ebidentzia medikoak hizkuntza eta kalitatea banaezinak direla dio. Beraz, zerbitzua pazientearen hizkuntzan ez izateak ekitatea eta onargarritasuna zapuzten ditu. Montesen hitzetan, ordea, ebidentziatik ezarpenera jauzi egin behar da, Osakidetzaren lerro estrategikoekin bat egin eta berariazko esku-hartze eraginkorra ezarri. Hizkuntzak osasungintzan duen garrantzia eta hizkuntzarekiko kontzientzia ikasgai gisa txertatu behar direla iruditzen zaio, hainbat formazio esparrutan.