Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Lakuako Gobernuak Gizarte Zerbitzuen Hiztegia sarean jarri dute. Lau administrazioetako gizarte-zerbitzuetako sailek egin dute terminologia biltzeko lana, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen laguntzaz, eta bertako Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniegok ekarri ditu xehetasunak gurera. Hiztegia gizarte-zerbitzuen sektorearentzako baliabide espezializatu bat da, eta gaztelaniazko 4.000 termino eta euskarazko 3.165 termino jasotzen ditu, 9 arlotan sailkatuta.