Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta espazio publikoaren erabilerak sortzen dituen talkez hausnartu dugu, Gipuzkoa Zutik dinamikaz, okupazioaz zein autogestioaz. Elkarrizketa Game Erauntsia plataformako kide Garikoitz Larrañagari egin diogu, bideo jokoen munsua euskalduntzeko egiten ari diren lanaz eta sortzen ari diren sare euskaldunaz. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin hitz egin du eta Megumi Igarashi 'Rokudenashiko' artistaren berri ekarri digute.