"Nondik eta nora egin behar dira euskara biziberritzeko ahalegin berriak?"

UEU Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroetan eskainiko den euskararen biziberritzeari buruzko ikastaroari begira jarri dira Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea.

Audio_placeholder

"Nondik eta nora egin behar dira euskara biziberritzeko ahalegin berriak?"

Loading player...
Jone Goirigolzarri Xabier Landabidea
Jone Goirigolzarri Xabier Landabidea

Izan ere, UEUk 2016ko aurkeztu berri ditu 44. Udako Ikastaroak. 30 ikastaro guztira, “Anitza” lelopean. Aurtengoan, euskara lan hizkuntza izateaz gain azter­gaia bera ere bada. Bestean bestek, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin batera antolatu dute 'Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen' ikastaroa. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango da, Eibarren. Ikastaro horretan, batetik euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbideaz hausnarketa kritikoa egingo da. Bestetik, euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatuko dira. Eta azkenik, euskararen biziberritzearen ikuspegi globala landuko da.