"Milaka lagun politika euskaltzalea egiten ari dira, autokritikari izkin egin gabe"

Aspaldion, euskalgintzaren bueltako kritika dezente izaten direla eta, aspertu samar dagoela aitortu du Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosek. Euskaltzaleek ajeak badituzten arren, ia euren burua zigortzera adinako autokritika egitea ez dela sanoa nabarmendu du. Gainera, kritikak hirugarren pertsonan eta distantziatik egiteak ez duela mesede egiten uste du Martinez de Lagosek.

Audio_placeholder

"Milaka lagun politika euskaltzalea egiten ari dira, autokritikari izkin egin gabe"

Loading player...
Iker Martinez de Lagos
Iker Martinez de Lagos

Bere ustez, egunerokoan beste errealitatea bat ere badagoelako: egunero elkarri euskara ematen diharduten 6.000 lagunak, herriko euskaragatik kezkatuta sortu diren taldeak nahiz eskualdeko euskarazko aldizkariak irakurrienak izatea lortzen dutenak, besteak beste. Iritzi eta kritikak eskertzen diren arren, zerbait eskaintzeko dutenentzako ateak ere zabalik daudela ekarri du gogora.