"Euskalkien azken mohikanoek jasandako genozidioa ikertu behar da, errepika ez dadin"

'Azken mohikarra' liburuan kontatzen den istorioak zenbait euskalki hitz egiten dituzten azken hiztunen egoera ekarri dio gogora Alex Artzelusi, zehazki, Pello Etxaniz idazleak istorio horrekin alderatzen duelako Lizarra aldeko zenbait euskalkiren galera. Artzelusen hitzetan, azken mohikar asko izan ditu euskarak: Fidela Bernat, Marikurz Esarte, Zeledonia Zenoz, Jose Inazio Etxarren...

Audio_placeholder

"Euskalkien azken mohikanoek jasandako genozidioa ikertu behar da, errepika ez dadin"

Loading player...
Alex Artzelus
Alex Artzelus

Egokitu izan zaio horietako zenbaitekin hitz egitea, eta errealitate ezberdinekin topo egin du. Jasan behar izan duten kultura genozidioagatik, euskararekiko korapilozko sentimenduak dituztelako. Bernat, esaterako, Erronkari ibarreko euskalkiaren azken hiztuna izan zen, eta ez zien seme-alabei euskararik transmititu. Baina Koldo Artola ikerlariak haren euskararekiko interesa agertu zuenean, Bernat harro sentitu eta euskaraz jo eta su hitz egiten hasi baitzen. Usetxiko Alicia Villanuevaren kasuan, ordea, euskara galtzea berdin zitzaiola entzun behar izan Artzelusek, gaztelaniak ere hitz egiteko berdin balio duela eta. Hiriberrin, berriz, beste emakume bat elkarrizketatzeko ahalegina egin zuen, eta emakume hark berak lotsa ematen ziola euskaraz aritzeak eta ez zuela nahi erantzun zion.