Besteak beste, arrakasta ziurtatuta ez duten filmeek ezingo dute aurrekontuaren %60 baino gehiagoko laguntzari jaso, eta ezinbestean, hor kokatzen dira hizkuntza gutxituetan ekoizten diren pelikulak. Abaroaren ustez, herri baten izatean kulturak duen pisua kontuan izanda, euskaraz bizi nahi dugunok geure zinema babesteko neurriak hartu behar genituzke.