Hargatik, kirola euskaraz egitera bultzatuz gero, haurrek euskara eskolarekin lotzeari utziko lioketela uste du Eizmendik. Kirola euskaraz eskaintzeko urratsak egin badira ere, borondate hutsetik aurrerago jo behar dela uste du, eta bide horretan, datozen ikasturteetan asmatu beharra dagoela irizten dio eta Araban horretarako argitaratutako gidak jarri ditu adibide gisa.