Oinarrian, Frantziako Fronte Nazionalaren diskurtsoa du pastelak; haren gainean, Gasteizko meskitaren aurka botatako haragi odoleztatua eta marokoarrei etxeko leihoetara jaurtitzen zaien ketchupa; horri guztiari ukitu propioa emateko, ozpin euskalduna gehitzea gomendatzen du Martin Kittok, ozpindutako euskaldun jendea inguruan soberan omen dugu eta. Hala ere, gaztelaniaz baino ez dakitenen euskal herritarren ozpina lortzea omen da onena, gure arbasoen arrazismo atabikoaren zaporea eman diezaion.