23:00etan: metala ere moderno izan daitekeela erakutsiko du Burdinola irratsaioak (aurrerapena)

Nazioarteko nobedadeen artean, Bartzelonako BLAZE OUT taldearen "Backlash" diskoa izango da protagonista. Bestalde, BabyMetal, Protest The Hero, Walls Of Jericho eta Deftones banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, NUKORE gasteiztarren "You Call The Wolf, You Get The Pack!" diskoa nabarmenduko dute, Katez eta Black Ocean Witness taldeen doinuekin batera. Hitzordua 23:00etan!

Blaze Out
Blaze Out

.